Anaren txokoa

May 26, 2006

311.GELA

Filed under: Euskera

Hilabete askotan, Hegoafrikako udal ospitale bateko 311. gelako madarikazioan sinetsi izan dute bertakoek. Goizero zaintza intentsiboetarako gela horretan hilotz bat aurkitzen zuten ostiraletan, hutsik egin gabe. Egia da paziente guztiek tratamendu larriak jasan zituztela, baina ez zeuden hiltzeko arriskuan. Mediku-taldea, harrituta, airearen kutsadura bakteriologikoa izan ote zitekeen pentsatzen hasi zen. Biktima ugarien familiek eskatuta, agintariek ikerketa bat eskatu zuten.
311. gelan, bitartean, ostiralero hilotz bat aurkitzen jarraitu zuten, eta azkenean, erizain edo mediku ero baten ekintza ote zen susmatzen hasi zirenez, gelan segurtasun kamarak ipintzea otu zitzaien, zer gertatzen zen ikusteko…
Hurrengo egunak oso motel pasa ziren, denak hiltzaile hura nor zen susmatzen hasi ziren, bertako erizain bat beti gaixoak aztertzen eta aztertzen zituena. Ostegunean denak erizain huraren ekintzak jarraitzen zituen baina ez zegoen ezer arrarorik bere lanean. Ostiral horretan denak seguritate kamarak begira zeuden, erizaina ere, momentu batean ospitaleko argia amatatu zen eta 5 minutu pasa, berriro itzuli eta guztiak 311 gelara joan ziren baina gaixo baten gorpua baino ez zuten aurkitu. Ia guztiak kamara gelan zeuden eta susmagarritzat zituztenak orain biktimak ziren.
Psikologo bat egunero gaixoekin hitz egiten zuen 5tak aldera eta bakartasuna gaixoekin eskatzen zuen. Egun batean erizain bat despistatu eta bertan gelditu zen. Psikologoa ikusi zuenean ezkutatu egin zen. Bertan ezkutaturik entzun zuen nola psikologoak, haien burua hiltzeko animatzen zien.

Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://anabarragan2.blogsome.com/2006/05/26/311gela/trackback/

No comments yet.

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Naoko M