Mozorroa
Inauteri hauetan, behizain mozorroa eraman nuen.
Txano bat, behi mantxa beltzak imitatzen zuena eta alkondara beltz bat bullarraren azpikaldean lotuta neraman jantzita. Gona bakero bat, media marroiekin neramala eta ankak berotzeko estalkiak egin nituen, belaunetatik oinetakoen solapetara zihoatenak. Poltsa bat ere egin nuen, boltso modukoa, hau ere behi zuri beltz baten larrua imitatzen zuen ohialarekin.
Oso ondo pasatu genuen, baina anketako larruak, belkroz lotu genituenak, arazo asko eman zizkiguten.
